Zirkularrak: eman bigarren bizitza zure bakeroei

GHI. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Zirkularrak: eman bigarren bizitza zure bakeroei

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Familiak (8 urtetik aurrera)

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Gaztelera

Data

13 Urriak, 2024

Bihurtu zure bakero zaharrak, erabiltzen ez dituzun eta edozein egunetan zakarrontzira botako dituzun horiek, diru-zorro polit bat. Ulertuko duzu nola zure egunerokoan egindako keinu sinplek laguntzen dioten ingurumenari eta bizi garen planetaren egoera onari. Hau ekonomia zirkularra da!

Ekoetxea Meatzaldean planetarekin konpromisoa daukagu, horregatik egunero pixka bat jasangarriagoak izaten saiatzen gara. Denok ditugu etxean erabiltzen ez ditugun jantziak, hondatuta daudelako edo modaz pasatuta daudelako. Oraingoan, arropa horiek armairuaren hondotik ateratzea proposatzen dizugu, bigarren bizitza bat emateko, gordeta edukitzeaz eta zaborrontzian bukatzeaz nekatu baino lehen. :

Zer espero dezakegu esperientzia honetatik? :

  • Ekonomia zirkularra zer den eta ingurumenarentzat eta planetarentzat duen garrantzia ikasiko dugu.
  • Eguneroko objektuei bigarren bizitza bat ematearen garrantzia ulertuko dugu.
  • Ehungintzako produktuen erabileran ditugun trebetasunak praktikan jarriko ditugu.
  • Ehungintzako industriak planetan dituen ondorioak ikasiko ditugu: energiaren erabilera, lehengaiak, etab.
  • Oroitzapen polit bat eramango dugu etxera, zaborretara zerbait bota aurretik bi aldiz pentsatzearen garrantzia gogorarazteko.

 

  • Adina: Familiak (8 urtetik aurrera)
  • Prezioa: 2€
  • Ordua: 11:00 – 13:00

 

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: