Kosmetiko naturalak gorputzaren zainketarako: gorputzeko krema

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Kosmetiko naturalak gorputzaren zainketarako: gorputzeko krema

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Gazteak eta helduak (16 urtetik aurrera)

Iraupena

3 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

6 Urriak, 2024

Ikasi ezazu zure gorputzaren zainketa era jasangarrian egiten. Produktu naturalen boterea ezagutu, zure gorputza eta ingurunea aldi berean zainduz.

Zure gorputzeko azala behar bezala zaintzen duzu? Krema hidratatzaileak erabiltzen dituzu? Kosmetika eta higiene munduan erabiltzen diren material asko kaltegarriak dira gure osasunarentzat eta ingurumenarentzat. Zure gorputzerako krema produktu naturalekin egiten ikasteko aukera eskaintzen dizugu. Produktu naturalen boterea ezagutu eta agur esan naturari kalte egiten dioten kimikoei!

Zeren zain zaude zure azalaren osasuna zaindu eta ingurumena babesteko?

  • Adina: Gazteak eta helduak (16 urtetik aurrera)
  • Prezioa: 2€
  • Ordutegia: 11:00-14:00

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: