Sobronez busti zaitez

GJH. 6

Ur garbia eta saneamendua

Sobronez busti zaitez

Jarduera mota

Bisita gidatuak

Publikoa

Guztiak

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

13 Apirilak, 2025

Gozatu Ebro ibaiaren inguruneaz Sobronen eta murgildu zaitez leku adierazgarri horren historia liluragarrian, gonbidatu oso berezi batekin.

Kepa Menéndez, “Un nazi en Sobrón” deituriko eleberriaren egilearen eskutik, inauguratu berri den Ekoetxea Sobrongo ingurunetik paseatzera gonbidatzen zaituztegu, non gaur egun natura basati berri batek irentsitako paraje berezi honen historia gogoratuko dugun. Antzinean jende asko ibiltzen zen bidezidorretatik ibiliko gara, Sobron eta Soportilla iturburuetako ur sendagarriek bustita, mediterraneoko isurialdera jotzen duen trantsizio-baso berezi baten gerizpean. Bere garaian Bainuetxe zaharrak eta Hotel Zuriak, bere gorenean eta gainbeheran, bildu zuten historia arnasteko aukera izango dugu, udaberriaz eta inguruko biodibertsitateaz gozatzen dugun bitartean. Daukagun aberastasunaz jabetuta, indartsuagoak izango gara benetan elikatzen gaituena defendatzeko orduan.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: