Ekoetxea Urdaibai: Biosfera Erreserba

GJH. 13

Klimaren aldeko ekintza

Ekoetxea Urdaibai: Biosfera Erreserba

Jarduera mota

Bisita gidatuak

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Iraupena

Hizkuntza

Elebiduna

Data

22 Abenduak, 2024

Adin guztietarako esperientzia perfektua non, gure erakusketa eta ikuspegi panoramikoez baliatuta, Urdainaiko Biosfera Ereserbako biodibertsitatearen aberastasuna eta garrantzia ezagutuko ditugun. Bere Biotopoaren sekretuak ezagutuko ditugu eta espezie bakoitzak bertan betetzen duen oinarrizko papera ekosistemaren orekarako.

Jasangarritasunaren kontzeptuan murgilduko gara. Zer esan nahi du benetan? Zergatik da hain garrantzitsua gure etorkizunerako? Zer dago gure esku? zerbait egin dezakegu?

Ba al zenekien, Biosfera Erreserbak garapen jasangarrian oinarritutako bizitza modeloen bilaketan espazio eredugarriak direla?

Urdaibai horren adibide distiratsu bat da. Espazio natural bikain hau bizitzaz betetako paisaiez osatutako mosaiko bat da, labar ikaragarri eta mendi handietatik, baso mardul, urrezko hondartza eta erreka sigi-sagatsuetaraino. Baina Urdaibai ez da natura bakarrik; bere ondare kulturalak, gizakia eta bere ingurunearen arteko 15000 urteko elkarbizitzaren fruituak, aberasten du erreserba hau, ikasi, gozatu eta inspiratzeko leku paregabe bihurtuz.

Erreserbatu zure esperientzia eta hasi zure abentura etorkizun jasangarriago baterantz!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: