Hiri eta Komunitate jasangarriak
Familiak (5 urtetik aurrera)
Euskera
1 ordu
12:00 - 13:00
21 Irailak, 2025
Hurbildu Ekoetxea Meatzaldera eta gozatu ikuskizun dibertigarri batez nola mugitzen garen! Umorearen, musikaren eta publikoaren parte-hartzearen bidez, mugitzeko modu jasangarriagoak aurkituko ditugu, eta gure egunerokotasunean mugikortasunari buruz hausnartuko dugu. Familia osoarentzat egokia.
Zatoz Ekoetxea Meatzaldera eta ezagutu Amagoia, kutsatu gabe mugitzea maite duen zazpi urteko neskatoa! Izugarri gustatzen zaio bizikletan, patinetean edo oinez ibiltzea, beti ere urrats bakoitzean planeta zaindu nahian. Bere energia eta mundua aldatzeko gogoarekin, gure egunerokotasunean nola mugitzen garen hausnartzera bultzatuko gaitu.
Umorearen, musikaren eta txinpartaz betetako eguneroko egoeren bidez, familia-ikuskizun honek mugikortasun-modu iraunkorragoak eta dibertigarriagoak ezagutzera gonbidatzen gaitu. Familia giroan gozatzeko esperientzia, ingurunea modu hurbil eta atseginean zaintzen ikasten dugun bitartean!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.