KLIMAREN ALDEKO JAIA EKOETXEA URDAIBAIN

Urriak 19, igandea

10:00-14:00 15:30-18:30

Ekin orain!

ASTEKLIMAREN barruan, familia osoarentzat, jarduera, jolas, ibilbide eta sorpresa ugari dituen egun berezi bat.
Parte hartu, konektatu naturarekin eta ospatu zure konpromisoa klimaren alde.

Urriaren 19ko Egitaraua

10:00-14:00 | 15:30-18:30

ARGAZKI-MOZAIKO ERRONKA

Jarduera irekia – Zure konpromisoa klimarekin sinbolizatzeko gunea: atera argazkia eta batu Ekoetxea Erronkara

10:00-14:00 | 15:30-18:30

Online lehiaketa – GARAIZ GAUDE. KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

Jarduera irekia – Energia, kontsumo eta mugikortasunari buruzko galdera interaktiboak dituen jokoa, familia osoarentzat pentsatua. Jaian bertan parte har dezakezu, edo baita online Instagram bidez ere.

10:30-12:30

PADURA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA

Liluratu Urdaibaiko altxor natural honekin, ezagutu klima aldaketaren aurrean padurek duten zaurgarritasuna eta pasa natura guneak babesteko ekintzara!

10:30-13:00

ALDAKETA MARRAZTEN

Jarduera irekia – Ibilbide artistiko bat aire zabalean emakume ilustratzaile talde baten eskutik, non Ekoetxearen inguruak sormenezko ekintzarako gune bilakatuko diren.

11.00-13:00

TAILERRA: ALDAKETA ZURE SUKALDEAN HASTEN DA

Presta zaitez Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Km 0 produktuekin eta sasoiko produktuekin errezeta gozo-gozoak egiteko.

12.00-13:00

GIROTZEA MUSIKAREKIN

Musika trikitixa erritmoan klimaren aldeko ekintza jaia girotzeko.

12.30-14:00

TOKIKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Jarduera Irekia – Parte hartu argazki mosaikoan eta jaso zure txartela bertako janaria dastatzeko.

16.00-18:00

GARAIZ GAUDE MURALA

Jarduera irekia – Horma-irudi kolektiboa, non publikoa marrazkiak eta elementuak txertatuz doan, bere konpromiso klimatikoa islatzeko.

11:00-13:00 | 16:00-18:00

EGURREZKO JOLASAK / JOLAS KOPERATIBOAK

Jarduera irekia – Pedalez dabilen tailerrarekin eta jolas kooperatibo, jolas erraldoi, puzzle, ingenio zein estrategia jolas bildumaz osatutako sozializaziorako espazioa, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz modu dibertigarrian kontzientziatzeko.

17.00-18:00

AZKEN EGUZKILOREA

Klima aldaketa, euskal kulturaren aberastasuna eta mitologiaren magia uztartzen dituen ikuskizun paregabe batera gonbidatzen zaitugu.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.