Urriak 19, igandea
10:00-14:00 15:30-18:30
EZAGUTU GALLARTA... BIDE BERDEA
Galdameseko Bide Berdean zeharreko ibilaldi gidatua, antzinako espazio industrialak osasunerako eta naturan gozatzeko bide jasangarri bihurtzen dituen ibilbidea.
GINKANA: AHAZTUTAKO MINERALEN BILA
Familia osoarentzako jokoa, baliabideen ustiapen jasangarriari buruz hausnartzeko eta gure ekintzek klimari nola eragiten dioten ikasteko.
ARGAZKI-MOSAIKO ERRONKA
Jarduera irekia – Zure konpromisoa klimarekin sinbolizatzeko gunea: atera argazkia eta batu Ekoetxea Erronkara
ONLINE LEHIAKETA – GARAIZ GAUDE. KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
Jarduera irekia – Energia, kontsumo eta mugikortasunari buruzko galdera interaktiboak dituen jokoa, familia osoarentzat pentsatua. Jaian bertan parte har dezakezu, edo baita online Instagram bidez ere.
ZURE PLANETAREN ALDEKO MARRAZKIA
Jarduera irekia – Horma-irudi kolaboratiboa, non txikiek eta helduek euren sormen-aztarna utziko duten etorkizun jasangarriagoa irudikatzeko.
PLANETAREN ALDEKO PEDALAKADAK
Jarduera irekia – Bizikleta-zirkuitua, trebetasun-probekin, familia giroan mugikortasun jasangarria eta osasungarria sustatzeko.
BERDEAN JOLASTU
Jarduera irekia – Egurrezko jolas erraldoi eta jasangarriak, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetua transmititzen dituztenak.
GARAIZ GAUDE PLANETA SENDATZEKO!
Presta zaitez gure planeta sendatzeko zure aletxoa jartzera eramango zaituen ipuinen mundu batean murgiltzera.
TOKIKO PRODUKTUEN DASTAKETA
Jarduera irekia – Marmitakoa eta edaria, gertuko produktuekin egina, euskal gastronomiaz gozatzeko eta aldi berean elikadura jasangarriari buruz hausnartzeko.
IRAGANALDI JASANGAITZ BATETIK PASEATUZ
Ekoetxeako erakusketen bisita gidatua, meatzaritzak ingurumenari izan dion eragina gogoratzeko eta ingurua nola berreskuratu den ezagutzeko.