KLIMAREN ALDEKO JAIA EKOETXEA AZPEITIAN

Urriak 26, igandea

10:00-14:00 15:30-18:30

Ekin orain!

ASTEKLIMAREN barruan, familia osoarentzako doako jarduera, jolas, ibilbide eta sorpresaz betea.
Parte hartu, konektatu naturarekin eta ospatu zure konpromisoa klimaren alde.

Urriak 26 Ekitaldia

10:00-14:00 | 15:30-18:30

ARGAZKI-MOSAIKO ERRONKA

Jarduera irekia – Zure konpromisoa klimarekin sinbolizatzeko gunea: atera argazkia eta batu Ekoetxea Erronkara

10:00-14:00 | 15:30-18:30

Online lehiaketa – GARAIZ GAUDE. KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

Jarduera irekia – Energia, kontsumo eta mugikortasunari buruzko galdera interaktiboak dituen jokoa, familia osoarentzat pentsatua. Jaian bertan parte har dezakezu, edo baita online Instagram bidez ere.

10:30 - 13:00

XAGUXATAR BIDEA

6,5 kilometroko ibilbidea Izarraitzeko magaletatik barrena, Azpeitiko altxor naturalak ezagutzeko eta nola laguntzen duten klima-aldaketari aurre egiten jakiteko.

11:00 - 13:00

NATURA OHIALEAN

Tailer sortzailea, fruta, barazki eta hostoekin, ehunetan estanpazioak egiteko eta arropei zein poltsei bizitza berria emateko.

13:00 - 14:00

TOKIKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Jarduera irekia – Tokiko eta jasangarritasuneko produktuen errazioak, klimarekiko konpromisoaren sari sinboliko gisa.

13.00-14:00

GIROTZEA MUSIKAREKIN

Musika klimaren aldeko ekintza jaia girotzeko.

15:30-17:30

GARAIZ GAUDE PLANETA SENDATZEKO MURALA!

Jarduera irekia – Horma-irudi kolektiboa, non publikoa marrazkiak eta elementuak txertatuz doan, bere konpromiso klimatikoa islatzeko.

16:00 - 17:00 | 17:00 - 18:00

MAITATU, KOXINATU, ERALDATU

Tailer agroekologikoa, sasoiko eta gertuko produktuekin: sukaldaritza parte-hartzailea eta pizzak eta magdalenak bezalako errezeten dastaketa.

17:30 - 18:30

IPUIN KONTAKETA: GARAIZ GAUDE MUNDUA SENDAZEKO

Bai oraindik garaiz gaude. Presta zaitez gure planeta sendatzeko zure aletxoa jartzera eramango zaituen ipuinen mundu batean murgiltzera.