Ingurumenaren Munduko Eguna 2026

Seinaleak argiak dira. Erantzuna gure alde dago. #KlimarenAldeOrain

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzako esperientzia digital interaktiboa

2026ko Ekainak 5ean 10:00etatik 10:50era

ZERTAN DATZA?​

Esperientzia digitala, interaktiboa eta zuzenekoa: 50 minutuko ekitaldia, non ikasle guztiak aldi berean konektatzen diren misioak gainditzeko, Ekoetxea Sareko hezitzaileek gidatuta.
Bideo labur bat, datu eta dilema errealak aurkeztuko dira, ikasleek denbora errealean erantzungo dute Mentimeterrekin eta proba praktikoetara sartuko dira. Erronka bakoitzak oinarrizko ezagutzak eguneroko ekintzekin lotzen ditu, ingurumenaren balioa ulertzeko.

Dinamikak bat-bateko feedbacka eta parte-hartzea sustatzen duen ranking kolektiboa izango ditu. Jarduera hau Ihoberekin lankidetzan egiten da.

Zuzeneko streeminga​

Jolas interaktiboa

3 GAI-MULTZO

1

ALDAKETA KLIMATIKOA

Ingurunean eta Lurraren ziklo naturaletan dugun eragina ulertzea.

2

BIODIBERTSITATEA

Espezie eta banakoen garrantzia eta horiek kontserbatzeko beharra ulertzea.

3

HONDAKINEN KUDEAKETA

Gure hondakinak egunerokotasunean behar bezala kudeatzeko beharra ulertzea.

JAKINTZAK

Esperientziak eta bere erronkek EAEko LOMLOE curriculumean jasotako oinarrizko jakintzekin eta Lehen Hezkuntzako gaitasunekin bat
egiten dute, bereziki Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutzan.

Hain zuzen ere: “Klima eta Planeta”, “Garapen jasangarria”, “Izaki bizidunak”, “Erantzukizun ekosoziala”, “Bizitza jasangarria”

OHARRAK:
  • Parte hartzen duen irakasle bakoitzak gela edo talde bat bakarrik inskribatu ahal izango du.
  • Esperientzia hau Lehen Hezkuntzako 3. zikloko taldeei zuzenduta dago.
  • Izena taldearen ardura duten irakasleek eman behar dute, ez ikasleek.
  • Jarduera formatu digitalean eta zuzenean egingo da Zoometik, eta Interneteko konexioa duen edozein ordenagailutatik sar daiteke.
  • Parte hartzen duen azpitalde bakoitzeko ordenagailu bat beharko da. Azpitalde bakoitza 3 edo 4 ikaslek osatuko dute, eta beharrezkoa da aldez aurretik ezarrita egotea.
  • Esperientziak irauten duen bitartean Interneterako konexio egonkorra izatea gomendatzen da.
  • Ikastetxe bakoitzak ikasgela bat baino gehiagorekin parte hartu ahal izango du, betiere gela bakoitzak bere irakaslea izena emanda badu.
  • Gomendatzen da irakasleek aurkezpena Zoom-en proiektatzea eta ikasleek zuzenean parte hartzea jolas-plataformarako estekarekin.
  • Esperientziak, guztira, 45-50 minutu irauten du gutxi gorabehera.
  • Jarduera ikasleekin planifikatzea gomendatzen da.
  • Izen-emateak zabalik egongo dira 2026/06/1a arte.

ADI! SARIAK IKASGELA IRABAZLEENTZAT

LEHEN SARIA

Gaztelugatxeko Donienera itsasontziz joateko eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako kostaldeko ekosistemak ezagutzeko esperientzia.

image (1)

BIGARREN SARIA

Poltsa ekologikoak.

totes

Formularioa

Seinaleak argiak dira. Erantzuna gure alde dago. #KlimarenAldeOrain

Zalantzaren bat baduzue edo kontsultaren bat egin nahi baduzue, idatzi kaixo@ekoetxeasarea.eus helbidera
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.