
Igualdad de género
Personas adultas
A partir de 18 años
Euskera
2 ordua
11:00 - 13:00
25 Apirilak, 2026
Aldaketen gurpilak ez du etenik, eta orain, inoiz baino gehiago, elkarren zaintza eta Lur planetaren zaintza ezinbestekoak dira. Testuinguru honetan, mugimendu ekofeministak – zeinak, mugimendu feminista eta ekologistaren ekarpenak dituen – emakumearen* eta naturaren trataeraren artean dagoen harreman estua azaleratzea du helburu. Pentsamendu hauei tiraka, begi berriekin behatzeko prest?
Lurraren zaintzarekin lotutako emakumeen* belaunaldiz belaunaldiko hariari erreparatuko diogu esperientzia honetan.
‘Nekazaritza, elikadura eta ekofeminismoa: soka bereko hari-muturrak’ esperientzian Maribi Ugarteburu, Mirene Begiristain, Aiora Etxeberria, Ane Aranburu eta Amaia Segurola izango ditugu bidelagun. Ugarteburuk idatzitako ‘Erein, borrokatu, bizi. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan’ liburuaren aurkezpena egin eta baliatuz, Begiristainek bideratuko duen tertulia izango dugu. Liburu honetako protagonistak euskal emakume* nekazari eta abeltzainak dira; jatorri eta belaunaldi ezberdinak dituzte, baina denek dihardute lurra zainduz, kalitatezko elikagaiak sortzen. Bertako ekoizleen ahotsak ere izango ditugu eta, Etxeberria, Aranburu eta Segurolak euren bizipenak kontatzeko tartea izango dute. Beraz, izango da zer entzun eta esana!
Esperientzia borobilduz, egungo erronken aurrean, tokiko elikadura sistema iraunkor eta osasungarri baten alde egiteko beharraren aldarria egingo da.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Aukeratu harremanetan jarri gura dozun Ekoetxea eta bialdu mezu bat. Lehenbailehen jarriko gara zugaz harremanetan.